banner

Aberri eguna

UDALBILTZAREN ABERRI EGUNAKO EBAZPEN INSTITUZIONALA, EUSKAL HERRIKO JENDARTEARI

[ alorrak: Aberri eguna ]

Aldaketa politikoaren garaian dago Euskal Herria. Azken urteotako ibilbideak nabarmen erakusten du herri honetan izandako bilakaera politikoa. Izan ere, urte gorabeheratsu eta nahasiak izan badira ere badago guzti horren gainetik azaleratzen den errealitatea. Errealitate horren barruan bi gako nagusi ageri zaizkigu. Alde batetik, Euskal Herrian, antolaketa politiko berri baten premia gatazkaren konponbidearen oinarria dela barneratu da eta bestetik, antolaketa politiko berri horrek Euskal Herritarren borondatean oinarritu behar duela.

Aurtengo aberri eguna testuinguru horretan kokatu behar da. Horregatik, aldaketa politiko horren norabidean lan asko dago egiteko. Euskal Herria nazio bat dela aldarrikatzeko eguna da aberri eguna. Euskal Herrian sinisten dugunok, herri bezala bat eginik agertzeko eguna. Bide horretan, poztekoa da Nazio Eztabaida Gunetik landutako deialdia. Alderdikeriak alde batera utzita, gure herriaren izatea aldarrikatzeko deialdi zabala burutu baitute. Bat egiten gaituzten elementuak kontutan hartuta, herri bezala ager gaitezkeela erakutsi dute. Eta hori ezinbestekoa da askatasuna lortu nahi duen herri batentzat.

2008ko ABERRI EGUNERAKO UDALBILTZAREN DEIALDIA (2008-03-14)

[ alorrak: Aberri eguna ]

Martxoak 23an ospatutako da aurtengo aberri eguna. Urtero bezala, Euskal Herria nazioa dela eta bere buruaren jabe izan behar duela aldarrikatuko dugu euskal herritarrok. 1931. urtean aberri eguna ospatzen hasi ginenetik aldaketa handiak eman ditu gure herriak. Ororen gainetik ordea Euskal Herria zazpi herrialdez osaturiko herria dela, herri bat garela ozen esaten jarraitzen dugu. Eta hau esaten jarraitzen dugu gure herria, gure nazioa, ukatua izaten jarraitzen duelako. Espainia zein Frantziako estatuek gure herria zatituta eta eskubiderik gabe mantentzen dute. Horregatik aurtengo aberri egunean ere herri gisa, nazio gisa azaltzeko beharra azpimarratu nahi dugu.

Udalbiltzak Bergaran ospatuko den kilometrotara deitzen du (2007-10-05)

[ alorrak: Aberri eguna ]

Euskal Herritar oroko hezkuntza eskubidea dute. Guztientzako eta berdintasunezko hezkuntza eskubidearen bermea eskatzen du pertsonaren garapenak.

Euskararen ofizialtasunaren aldeko mobilizazioan parte hartzera deitu du Udalbiltzak (2006-12-15)

[ alorrak: Aberri eguna ]

Euskararen ofizialtasunaren aldeko mobilizazioan parte hartzeko deitu du Udalbiltzak (2006-12-15)
Euskal Herria euskararen herria da. Pertsona orok du hizkuntz eskubidea, eta guk, euskal herritar garen aldetik, euskaraz ikasi, bizi eta lan egiteko eskubidea dugu. Euskal Herriko herritar guztiek, hala nola geroko belaunaldiek euskaraz bizitzeko eta garatzeko eskubidea dute, inolako murrizketarik gabe.

Eskubide horiek guztiak urratu egiten zaizkigu egunez egun, ordea. Horren adierazgarri dira euskararen egoera hainbat lurraldetan, euskararen ofizialtasunetik oso urrun dagoena, hizkuntz politika arrotzak eta gaurko egunean zenbaitek ospatzen duen Nafarroako Euskararen Legea.

2006ko Aberri Eguna: "Euskal Herriaren etorkizuna euskal herritarroi dagokigu; gure Herriaren garaia da" (2006-04-16)

[ alorrak: Aberri eguna ]

2006ko Aberri Eguna: "Euskal Herriaren etorkizuna euskal herritarroi dagokigu; gure Herriaren garaia da" (2006-04-16)
Une berezian ospatzen ari gara 2006ko Aberri eguna. Udalbiltzak aintzat hartzen du unearen garrantzia. Egiteke duguna oraindik asko bada ere (alderdikerien gainetik Euskal Herriaren eguna era bateraturik aldarrikatzea eta ospatzea, esate baterako) herri honek egin duen lan luze eta eskerga fruituak ematen ari dela nabaria da, bai nazio eraikuntzari, bai gatazka konpontzeari dagokionez.

2003an, Udalbiltzaren aurkako eraso baino astebete lehenago, Amaiurren ospatu genuen Aberri egunean, nazio gisa, gogoeta egiteko gunea sortzeko proposamena egin zuen nazio instituzioak. Proposatutakoa 2004ko Aberri egunerako gauzatu zen. Nazio Eztabaida Guneak nazio eraikuntzarako zein gatazka gainditzeko proposamenak kaleratu baitzituen. Urtebete geroago, 2005eko Aberri egunean, bi proposamenek emaitzak eman zituzten: Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa eta Akordiorako Mahaia alde batetik, eta Nazio plana eta Nazio Garapenerako Biltzarra, bestetik.

2006ko Aberri Eguna: "Euskal herria, Nazioa. Euskal Herritarren eskubideen aldeko konpromiso sendoa" (2006-04-16)

[ alorrak: Aberri eguna ]

2006ko Aberri Eguna: "Euskal herria, Nazioa. Euskal Herritarren eskubideen aldeko konpromiso sendoa"
Distantzia pixka bat hartu eta egunerokotasunaren zurrunbilotik at, Aberri Egunetik Aberri Egunera aurreratutakoa edo atzeratutakoa ederki neur daiteke. Oraindik asko badugu ere egiteke, nabaria da herri honek egin duen lan luze eta eskerga fruituak ematen ari dela, bai nazio eraikuntzari dagokionez, bai gatazka konpontzeari dagokionez.
Eraikuntzaren alorrean, Nazio Eztabaidagunea gauzatu egin da. Nazio Planaren bidez, ehunka eragile sozialek euren lehentasunezko egitasmoak hitzartu dituzte eta, hori guztia dinamizatze aldera, Nazio Garapenerako Biltzarra jarri da abian. Gatazka konpontzeari dagokionez, berriz, zioak definitzeak, konponbide demokratikorako prozedurak zirriborratu izanak eta herritarrei hitza emateko konpromisoak prozesuari bide eman liezaiokete. Alde horretatik, 55 eragile adosturiko Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa eta, ondorioz, Konponbidearen Mahaia osatu nahian, atxikimenduak gehitu eta printzipioak zabaltzeko sortu den dinamika sozial arrakastatsua kontuan hartu beharreko abiapuntuak iruditzen zaizkigu.

Udalbiltzak Aberri Eguna batera ospatzera deitu du euskal diaspora (2006-04-12)

[ alorrak: Aberri eguna ]

Udalbiltzak Aberri Eguna batera ospatzera deitu du euskal diaspora (2006-04-12)
"Aro berri baten atarian, eskubide guztiak, euskal herritar ororentzat, Euskal Herri osoan". Lelo hori duen deialdia egin dio Udalbiltzak euskal diasporari, baterako ekimenak antola ditzan aurtengo Aberri Egunean. Euskal Herriko Udalen eta Udal Hautetsien Biltzarrak egindako deialdiak nabarmendu duenez, "konpromisoa finkatu eta lankidetza babesteko garaia heldu da euskal herritarren eskubideen esparruan". Hori dela-eta, prozesu horrekin bat egitera deitu ditu zortzigarren herrialdeko euskaldunak. "Bidea urratuta dago jadanik, baina egiteke dago oraindik", erantsi du. Ondorioz, "oraindik ere lan handia dago egiteke euskal gizarteko sentsibilitate guztiekin, urteetan egindako zuloak itxi eta elkarrekiko konfiantzan sakontzearren".

Hainbat sentsibilitateko hautetsi publikoek Aberri Eguna Ipar Euskal Herrian ospatzeko deialdiak iragarri dituzte (2006-04-05)

[ alorrak: Aberri eguna ]

Hainbat sentsibilitateko hautetsi publikoek Aberri Eguna Ipar Euskal Herrian ospatzeko deialdiak iragarri dituzte (2006-04-05)
Baionan emandako prentsaurrekoan, Udalbiltzako ordezkariek Aberri Eguna Ipar Euskal Herrian ospatzeko deialdiak iragarri dituzte: ekitaldi bana egingo da goizean iparraldeko hiru euskal hiriburuetan. Arratsaldean, berriz, ekitaldia Iruñeko Anaitasuna kiroldegian izango da; hain zuzen ere, Hautetsien Biltzarrak ekitaldi nazionala antolatu du bertan.

"2006ko Aberri Eguna oso giro berezian ospatuko da, aspaldiko partez, gure herriaren gatazka konpontzeko beharrezko baldintzak sortu baitira. Hori dela-eta, abertzale guztiek Aberri Egunean bat egin dezaten nahiko genuke, hitzordu baten inguruan besterik ez bada ere", adierazi zuen EAk Lekornen duen hautetsi Mattin Etcheparek; hain zuzen ere, Mattin Etcheparek Lutxi Oxandarabatz Gamarteko zinegotziarekin, Dominique Duhalde Lekuineko zinegotziarekin, Battit Amesto Uztaritzeko zinegotziarekin eta Xabi Larralde Baionako zinegotziarekin egin zuen agerraldia. Gogorarazi zuen Udalbiltzak "hainbat sentsibilitateko kargudunak" biltzen dituela eta, prentsaurrekoan antzeman zenez, "hainbat sentsibilitateko kargudunak" bildu zirela "deialdia jendartean iragartzeko".

Udalen aurrean, eguerdian, eta nazio ekitaldi batean, arratsaldean, Aberri Eguna ospatzera deitu du Udalbiltzak (2006-03-31)

[ alorrak: Aberri eguna ]

Udalen aurrean, eguerdian, eta nazio ekitaldi batean, arratsaldean, Aberri Eguna ospatzera deitu du Udalbiltzak (2006-03-31)

Ebazpen baten bidez adierazi genuenez, Udalbiltzak aintzat hartzen du une honen garrantzia. Udalez eta udal hautetsiz osaturiko nazio erakundearen aburuz, egoera berri honek baditu aurrekariak: herri honek egin duen lan luzea eta eskerga, hain zuzen ere. Ereindakoa fruituak ematen ari da eta, guztion artean, sortzen ari diren aukerak baliatzen asmatu behar dugu orain. Arduraz jokatzeko unea da eta, ETA erakundeak egin duen bezala, beste eragileok ere maila ematen jakin behar dugu, abiatzen ari den egoera berri honetan.

XML iturburua