AuziaAuziperatuek prozesuaren berri eman zuten Legebiltzarreko Giza Eskubideen BatzordeanUDALBILTZAko auziperatuek euren eta UDALBILTZAren beraren aurkako prozesuaren berri eman zuten atzo Gasteizko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean UDALBILTZAko auziperatuek Euskal Herriko eremu eta maila instituzional guztietara joko dute, Euskal Herriak, herri gisa, erakundetzeko duen eskubidea eta Udalbiltzaren egitasmoaren zilegitasunaren alde agertu daitezen instituzioak eta, halaber, UDALBILTZAren aurka Estatu espainiarrak abiatu duen prozesu judizial eta politikoaren salaketa eraginkorra egin dezaten. UDALBILTZAren aurkako polizia operazioa burutu zenetik bost urte eta erdi igaro direlarik, epaiketa hastear dago. UDALBILTZAren aurka Espainiako Entzutegi Nazionalak abian jarritako prozesuan auzipetutakoen ordezkaritza bat Gasteizko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean izan zen atzo, auziaren berri emateko. Auziperatuek prozesua zertan den azaldu zieten legebiltzarkideei. Auzian, UDALBILTZAko 22 hautetsi eta langilerentzat 10 eta 23na urte bitarteko espetxe-zigor eskaerak egiten direla adierazi zuten, baita UDALBILTZA bera legez kanpo uztea ere, hori guztia UDALBILTZA erakunde terrorista delako akusaziopean eta auziperatuak erakunde terroristako kide. Zigor eskaera gogor hauen funtsa, Euskal Herriak beharrezko ez ezik guztiz eskubidezkoa duen ekimen insituzional bat bultzatzean datzala adierazi zuten auziperatuek. Akusazioen txostenetan jasotzen denez, terroristatzat jotzen da herritarrek demokratikoki hautatutako hautetsiek nazio mailako erakunde bat sortu eta erakunde horrek maila instituzionaleko hainbat ekimen, guztiz publiko eta zilegiak izan direnak garatzea. Horrenbestez, horrelako ekimen bat auzitegien bidez zigortzeak demokraziarekin eta nazioarteko hainbat eremutan herriei aitortu eskubideekin bateraezina denez, UDALBILTZAko auziperatuek zera eskatu zioten Gasteizko Legebiltzarrari: Euskal Herriak nazio mailako instituzioak sortzeko eskubidea eta UDALBILTZAren egitasmo instituzionalaren zilegitasuna defendatzea, instituzio nazionalaren aurkako prozesu judizial eta politikoaren salaketa eraginkorra egitea, eta izango den epaiketaren jarraipen zehatza egitea bertara begiraleak igorriz. Auzipetuek argi dute horrelako prozesu eta epaiketa batek, demokraziaren beraren kontzeptua eta legalitate printzipioa urratzeaz gain, Euskal Herriak nazio mailako erakundeak sortzea galeraztea bilatzen duela. Hori dela eta, erakunde guztiei dagokie Euskal Herriak eta herritarrek, herri gisa, nazio mailako erakundetzeko ekimenak abiatzeko duten eskubidea defenditzea eta eskubide horren aurka doan prozesu eta epaiketa hau bezalakoei aurre egitea. Bide horretan, atzo Gasteizen eginiko eskaera eremu eta maila instituzional guztietara eramateko asmoa azaldu dute auziperatuek. 2008ko azaroaren 21ean 1.000 udal hautetsik baino gehiagok adierazi dute euren atxikimendua (2008-10-30)[ alorrak: Auzia | Udalbiltza ]
Udalbiltzaren aurkako auzian 22 pertsona 10 eta 23 urte bitarteko espetxe zigor eskerei egin behar diote aurre. Horietarik gehienak udal hautesi ohiak dira eta akusazioek (fiskala eta “Dignidad y Justicia” elkartea), jasotzen dituzten jardueretan Euskal Herriko edozein udaletxek bultzatzen dituen egitasmoak baino ez daude, bai kultur, hezkuntza, hizkuntza, kirola, garapen ekonomiko edo antzeko arloetan. Ez dago jarduera bakar bat ere delitutzat jo daitekeenik. Hala ere, zigor eskaerak 10 eta 23 urte bitartekoak dira. Honetaz gain Euskal Herriak aro modernoan izan duen Instituzio Nazionala, udal hautesiz osotua eta gidatua dagoena, epaitu eta legez kanpo jarri nahi dute Espainiako Auzitegi Nazionalaren bitartez. Euskal gizarteak bere adierazpen instituzionala eraikitzeko duen eskubide demokratikoa zapuztu egin nahi dute. AUZIAREN SALAKETA LAN TALDEKO UDAL HAUTETSI ETA HAUTETSI OHIEN MEZUA 2008-06-21UDALBILTZAKO AUZIPETUAK NAZIO ERAKUNDEAK ERAIKITZEKO ESKUBIDEA DUGU 1.- AUZIAREN SALAKETA LAN TALDEKO UDAL HAUTETSI ETA HAUTETSI OHIEN MEZUA: • Espainiako Auzitegi Nazionalak Udalbiltzako 22 ordezkari eta langileren aurka abiatu asmo duen epaiketa politikoa dela eta, udal hautetsi eta hautetsi ohien salaketa adieraztera gatoz eta, aldi berean, Euskal Herrian nazio-erakundeak eraikitzeko eskubidea aldarrikatzera, bide batez auziperatuoi gure elkartasuna modu praktikoan ere adieraziko diegularik. AUZIAREN SALAKETA LAN TALDEKO UDAL HAUTETSI ETA HAUTETSI OHIEN MEZUA[ alorrak: Auzia ]
NAZIO ERAKUNDEAK ERAIKITZEKO ESKUBIDEA DUGU, BIZI BEDI EUSKAL HERRIA ! 1.- AUZIAREN SALAKETA LAN TALDEKO UDAL HAUTETSI ETA HAUTETSI OHIEN MEZUA: • Espainiako Auzitegi Nazionalak Udalbiltzako 22 ordezkari eta langileren aurka abiatu asmo duen epaiketa politikoa dela eta, udal hautetsi eta hautetsi ohien salaketa adieraztera gatoz eta, aldi berean, Euskal Herrian nazio-erakundeak eraikitzeko eskubidea aldarrikatzera, bide batez auziperatuoi gure elkartasuna modu praktikoan ere adieraziko diegularik. |