AuziaAuziperatuek prozesuaren berri eman zuten Legebiltzarreko Giza Eskubideen BatzordeanUDALBILTZAko auziperatuek euren eta UDALBILTZAren beraren aurkako prozesuaren berri eman zuten atzo Gasteizko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean UDALBILTZAko auziperatuek Euskal Herriko eremu eta maila instituzional guztietara joko dute, Euskal Herriak, herri gisa, erakundetzeko duen eskubidea eta Udalbiltzaren egitasmoaren zilegitasunaren alde agertu daitezen instituzioak eta, halaber, UDALBILTZAren aurka Estatu espainiarrak abiatu duen prozesu judizial eta politikoaren salaketa eraginkorra egin dezaten. UDALBILTZAren aurkako polizia operazioa burutu zenetik bost urte eta erdi igaro direlarik, epaiketa hastear dago. UDALBILTZAren aurka Espainiako Entzutegi Nazionalak abian jarritako prozesuan auzipetutakoen ordezkaritza bat Gasteizko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean izan zen atzo, auziaren berri emateko. Auziperatuek prozesua zertan den azaldu zieten legebiltzarkideei. Auzian, UDALBILTZAko 22 hautetsi eta langilerentzat 10 eta 23na urte bitarteko espetxe-zigor eskaerak egiten direla adierazi zuten, baita UDALBILTZA bera legez kanpo uztea ere, hori guztia UDALBILTZA erakunde terrorista delako akusaziopean eta auziperatuak erakunde terroristako kide. Zigor eskaera gogor hauen funtsa, Euskal Herriak beharrezko ez ezik guztiz eskubidezkoa duen ekimen insituzional bat bultzatzean datzala adierazi zuten auziperatuek. Akusazioen txostenetan jasotzen denez, terroristatzat jotzen da herritarrek demokratikoki hautatutako hautetsiek nazio mailako erakunde bat sortu eta erakunde horrek maila instituzionaleko hainbat ekimen, guztiz publiko eta zilegiak izan direnak garatzea. Horrenbestez, horrelako ekimen bat auzitegien bidez zigortzeak demokraziarekin eta nazioarteko hainbat eremutan herriei aitortu eskubideekin bateraezina denez, UDALBILTZAko auziperatuek zera eskatu zioten Gasteizko Legebiltzarrari: Euskal Herriak nazio mailako instituzioak sortzeko eskubidea eta UDALBILTZAren egitasmo instituzionalaren zilegitasuna defendatzea, instituzio nazionalaren aurkako prozesu judizial eta politikoaren salaketa eraginkorra egitea, eta izango den epaiketaren jarraipen zehatza egitea bertara begiraleak igorriz. Auzipetuek argi dute horrelako prozesu eta epaiketa batek, demokraziaren beraren kontzeptua eta legalitate printzipioa urratzeaz gain, Euskal Herriak nazio mailako erakundeak sortzea galeraztea bilatzen duela. Hori dela eta, erakunde guztiei dagokie Euskal Herriak eta herritarrek, herri gisa, nazio mailako erakundetzeko ekimenak abiatzeko duten eskubidea defenditzea eta eskubide horren aurka doan prozesu eta epaiketa hau bezalakoei aurre egitea. Bide horretan, atzo Gasteizen eginiko eskaera eremu eta maila instituzional guztietara eramateko asmoa azaldu dute auziperatuek. 2008ko azaroaren 21ean EGUNKARIA LIBRE! Manifestazio deialdiarekin bat egin dute Udalbiltzako auzipetuekUdalbiltza auziko auzipetuak Bilbon izango dira larunbata arraltsaldean, Egunkaria libre! lelopeko manifestazioarekin bat eginez. Sekula ere egin behar ez zen beste epaiketa bat hasi da egunotan Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Euskara eguneroko prentsaren plazara eroan izana da bankilloan jesarrarazi dituzten bost lagunen delitu bakarra. Hizkuntza eskubideak eta prentsa askatasuna jesarrarazi dituzte epaitegian, inkisizioaren garaiak berrituz. Antzeko terminoetan emango da, halaber, Udalbiltzaren kontrako auzi saioa epe motzean. Kasu honetan, sufragio unibertsalez aukeratutako udal hautetsien lan instituzionala izango da Auzitegi Nazionalean zigorpera eroango dutena. Unibertsitatetik, Udalbiltzako auziperatuekin elkartasunaAzaroaren 30ean Bilbon, UPV/EHUko Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan hedabideei Udalbiltzako auziperatuen aldeko unibertsitateetako ekimenaren berri eman diegu Prentsaurrean presente egon dira:
UDALBILTZA auzia epaitzen hastera doazela eta “Trikuaren erditzea” manifestua sinatuz euskal irakasleei dei egiten diegu honekin bat egitera.Datozen egunotan atxikimenduak biltzen jarraituko dugu.Laister sinaduren kanpaniari ekingo diogu. IrakasleakUnibertsitatetik, Udalbiltzako auziperatuekin elkartasunaAzaroaren 30ean Bilbon, UPV/EHUko Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan hedabideei Udalbiltzako auziperatuen aldeko unibertsitateetako ekimenaren berri eman diegu Prentsaurrean presente egon dira:
UDALBILTZAKO AUZIPETUEI BABESA ETA SOSTENGUA UDAL HAUTETSI ETA HAUTETSI OHIEN ALDETIKBildutakoen aurkezpena: 22 auzipetuetatik bertan gaude Loren Arkotxa, Ondarruako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen Batzorde Eragileko kidea, Maribi Ugarteburu, Amorotoko alkate ohia, Xabier Iragorri Oiartzungo alkate ohia, Karmele Urbistondo Urnietako zinegotzi ohia eta Juan Carlos Alduntzin, Pasaiako alkate ohia. IdazleakDonostiako Koldo Mitxelena kultur gunean hainbat idazlek Udalbiltzako auziaren aurrean “Trikuaren erditzea” izeneko manifestua irakurri dute eta gaurdaino jaso dituen manifestuen berri eman dute. Agerraldian izan diren idazleak:
Manifestu honen inguruko sinadura bilketak aurrera jarraituko du datozen egunetan eta sinatzaileek dei egiten diete euskal idazleei bat egin dezaten, horretarako aski da “trikuarena@gmail.com helbidera atxikimendua bidaltzea. HautetsiakBehean sinatzen dugunok zera adierazi nahi diogu Euskal Herriko jendarteari:
ManifestuaManifestua'09 |