AuziaZer da UDALBILTZAUDALBILTZA Euskal Herriko Udal eta Udal Hautetsien Biltzarraren izena da; instituzio gisa, Euskal Herriko lehen instituzio nazional gisa, eratu zenean hartu zuen izena. UDALBILTZA 1999ko irailaren 18an sortu zen, Euskal Herria osatzen duten zazpi lurraldeetako 1.778 udal hautetsik, gehienak EAJkoak, EHkoak, EAkoak, ABkoak eta independenteak, Bilboko Euskalduna Jauregian bildurik hartu zuten ia ahobatezko erabakiaren ondorioz. Irailaren 18ko asanbladan, UDALBILTZA izeneko Instituzio Nazional bat sortzeaz gain, udal izaeran oinarritutako instituzioa hain zuzen ere, onartu zen Adierazpen Politikoan honako bost helburu hauek zehaztu ziren, Instituzioaren jarduera eta ekimenak horiek lortzera bideratuko zela ebatzi zelarik: Deialdiak
SumarioaOrrialde hauetan UDALBILTZAren aurkako prozesu judizial penalaren ezaugarriak laburki azaltzen saiatu gara. Prozesu judizial honeka herri oinarriko lehen Euskal Instituzio Nazionalari eta 22 pertsonei eragiten die. Pertsona hauetako gehienak sufragio unibertsalaren bitartez demokratikoki aukeratutako hautetsiak izan direla azpimarratu nahi genuke bestalde. Pertsona hauek 10 eta 23 urte bitarteko espetxe-zigor arriskuariegin behar diote aurre. Kultura, hezkuntza, herri-garapen, normalkuntza politikoa, bakea eta antzeko esparruetan lan instituzionala egite soilagatik ezarri nahi zaizkien zigorrak zehazki. Auzia
UDALBILTZAren aurkako prozesu judizial honek herri oinarriko lehen Euskal Instituzio Nazionalari eta 22 pertsonei eragiten die. Pertsona hauetako gehienak sufragio unibertsalaren bitartez demokratikoki aukeratutako hautetsiak izan direla azpimarratu nahi genuke bestalde. Pertsona hauek 10 eta 23 urte bitarteko espetxe zigor arriskuari egin behar diote aurre. Kultura, hezkuntza, herri-garapen, normalkuntza politikoa, bakea eta antzeko esparruetan lan instituzionala egite soilagatik ezarri nahi zaizkien zigorrak zehazki.
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||