UdalbiltzaUDALBILTZAREN ERAKUNDE ADIERAZPENA MARTXOAREN 8a, "EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA" DELA ETA (2007-03-08)[ alorrak: Udalbiltza ]
Beste urte batez, emakumeen nazioarteko eguna heldu zaigu, betidanik emakume mugimenduaren aldarrikapenetan aparteko garrantzia izan duen eta munduko emakumeen eskubideen defentsaren aldarrikapen izaten jarraitzen duen eguna.
Euskal Herrian Euskal Herriaren eta euskal herritarren eskubideei buruz eztabaidatzen ari garen honetan, martxoaren 8an gure herriak bide honetan eman dituen urratsak plazaratu beharrean gaude. Udalbiltzak Euskal Herriaren Eskubideen Karta gizarteratu zuen orain dela bost urte eta, emakumezkoak ez diskriminatzea funtsezko printzipiotzat duenez gero gure herriaren etorkizunerako, emakumezkoen aukera berdintasunerako eskubidea bildu zuen. Udalbiltzak Eskolak Euskaldundu herri ekimenaren ekitaldian parte hartzeko dei egin du (2007-03-08)[ alorrak: Udalbiltza ]
Honako ohar honen bidez, Udalbiltzak honakoa adierazi nahi du Eskolak Euskaldundu herri ekimenak datorren larunbatean Donostian antolatu duen "Garaia delako, bai eskolak euskalduntzeari" ekitaldia dela eta.
"Euskal Herriko herritar guztiek, hala nola geroko belaunaldiek, euskaraz bizitzeko eta garatzeko eskubidea daukate, inolako murrizketarik gabe", "Euskal Herriak eskubidea du herritarren hizkuntz eskubideak bermatzeko behar den hizkuntz politika finkatzeko". Martxoaren 8a, Nazioarteko Emakumeen Eguna (2007-03-07)[ alorrak: Udalbiltza ]
Martxoaren 8ak aparteko garrantzia izan du borroka feministaren aldarrikapenean, eta sexuen arteko desberdintasunei aurre egiteko mobilizazio eguntzat dugu gaur egun ere. Urtero bezala, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako gobernuak eta alderdi politikoetako ordezkariak telebistan, irratietan, egunkarietan... entzun eta irakurriko ditugu, ustez berdintasunaren alde abiatutako politikak plazaratzen. Urtero bezala, ordea, gure egoeraren gaineko irakurketa ezkorra egin beharrean gaude emakumeok. Ezin ukatuzkoa da legedia garatu egin dela eta garatu egiten ari dela, baina ez da gauza bera eskubideak izendatzea eta aintzat hartu zein onartzea. Erakundeek egin dituzten lege aldaketek ez dute desagerrarazi sexu diskriminazioa. Nazio gisa jokatzeko ordua da; ospa eta aldarrika dezagun Aberri Eguna guztiok batera (2007-03-06)[ alorrak: Udalbiltza ]
Hilabete falta den honetan, Aberri Eguna nazio gisa eta batera ospatu eta aldarrikatzeko deia egin dute gaur Miren Odriozola Azpeitiko hautetsiak eta Loren Arkotxa Udalbiltzako lehendakariak. Udalbiltzaren aburuz, Aberri Eguna Euskal Herriaren eguna eta euskal herritarren eguna da; ez, ordea, askotan iruditu arren, alderdien eguna. Egun, Euskal Herria estaturik gabeko nazioa da. Frantziako zein Espainiako estatuek nazio gisa ukatzen gaituzte. eta, ondorioz, euskal herritarrok ez gara nazioarteko itunetan finkatu diren eskubideen jabe. Hori horrela bada ere, ezin ukatuzkoa da euskal herritarrok ere banantzeko joera izan dugula askotan. Joera hori gainditzen hasteko garaia heldu zaigu. Aro berri bat hasten ari dela antzematen da, eta inoiz baino garrantzitsuago da nazio gisa agertzea, bai zapaltzen gaituzten bi estatuen aurrean, baita Europaren eta munduaren aitzinean ere. Euskal Herria, inposaturiko mugen gainetik: hiru milioi herritar, 685 udalerri, zazpi herrialde. Bere buruaren jabe izan nahi duen nazioa. Udalbiltzak eta Kontseiluak hizkuntz behatokia bultzatzeko hitzarmen estrategikoa berretsi dute (2007-03-05)[ alorrak: Udalbiltza ]
Lehenik eta behin, Udalbiltzaren nazio eraikuntzarekiko konpromisoa adierazi nahi dugu.
Euskal Herriko Udalen eta Udal Hautetsien Biltzarra (Udalbiltza) nazio eraikuntza bultzatzeko jaio zen, 1999an, Bilbon. Helburu horren lekuko dira Euskalduna Jauregiko Batzar Eratzailean onartu ziren printzipioak: “Euskal Herriaren nazio eraikuntza bultzatzea, prozesu dinamiko eta demokratikotzat harturik eta euskal herritar guztien erabakimenean eta parte hartze askean oinarriturik”. UDALBILTZAK ETA NABARRERIAK HITZARMEN ESTRATEGIKOA IZENPETU DUTE (2007-03-02)[ alorrak: Udalbiltza ]
1. Udalbiltzaren nazio eraikuntzarekiko konpromisoa adieraztea
Euskal Herriko Udalen eta Udal Hautetsien Biltzarra (Udalbiltza) nazio eraikuntza bultzatzeko jaio zen, 1999an, Bilbon. Helburu horren lekuko dira Euskalduna Jauregiko Batzar Eratzailean onartu ziren printzipioak: “Euskal Herriaren nazio eraikuntza bultzatzea, prozesu dinamiko eta demokratikotzat harturik eta euskal herritar guztien erabakimenean eta parte hartze askean oinarriturik. EUSKAL HERRIAK EUSKAL CURRICULUMA (2007-02-27)[ alorrak: Udalbiltza ]
Badira nazio bat egituratzeko orduan, funtsezkoak diren osagaiak; hezkuntza horietako bat da, baina hori baino gehiago ere bada. Hezkuntza nazio baten etorkizuna bermatzeko ezinbesteko tresna da. Belaunaldi berriek osatuko baitute biharko jendartea. Jasotzen duten heziketa nolakoa,biharko jendartea halakoa. Horrela,hezkuntza euskaldunak jendarte euskalduna sortuko du. Hezkuntza askatzaileak, jendarte askea.
2001.urtean Udalbiltzak Euskal Herriko Curriculuma egin beharra zegoela planteatu zuenean, askotarikoak izan ziren entzun genituen iritziak. Esaterako, Euskal Herriarentzako curriculum bateratu baten beharra auzitan jartzen zutenak eta egun oraindik auzitan jartzen dutenak. Udalbiltzak argi du gure herriko curriculumaz ari garenean Sarako, Bianako, Oiongo zein Elorrixoko ikastetxe publiko, ikastola zein pribatu batean ikasten ari diren ikasleak marko pedagogiko komun batean heztea duela helburu. Lekuan lekuko berezitasunak kontutan izanik, denok erreferentzia kultural berak partitzen eta partitu behar ditugula, denok euskal kulturan hezteko eskubidea dugula, denok hezkuntza euskalduna jasotzeko eskubidea dugula. Bizi dugun egoera alienatutik irteteko ekarpena izan behar duela, emantzipatzailea behar duela izan. Udalbiltzak bat egin du autodeterminazioa eta amnistiaren aldeko mobilizazioekin (2007-02-22)[ alorrak: Udalbiltza ]
"Euskal herritar ororen eskubide guztien aldeko konpromisoa hartu dugun neurrian, Udalbiltzak bat egin du eskubide guztien, euskal presoak Euskal Herrira ekartzearen eta autodeterminazioaren eta amnistiaren alde antolatu diren lanuzteekin eta mobilizazioekin".
Harrigarria bada ere beste prozesu batzuetan gertatu denaren aldean, Euskal Herriko preso politikoen egoerak okerrera egin du azken urteetan, gatazka konpontzeko itxaropena zabaldu den neurrian. Gazteriaren defentsan deitua zegoen manifestazioaren debekuaren aurrean, Udalbiltzaren adierazpena (2007-02-09)[ alorrak: Udalbiltza ]
Honako mezu honen bidez, bihar arratsaldean Donostian gazteriaren alde antolatutako manifestazioa debekatu egin dutela-eta, Udalbiltzak ezadostasuna azaldu nahi du, eta honako hau adierazi: Milaka gazteren eskubide zibil eta politikoen aurkako urratzea izan da Auzitegi Gorenak sei urteko espetxe zigorra ezartzea ideologia jakin bat defendatzeagatik, eta are larriagoa iruditzen zaigu zigor horren kontrako salaketa debekatzea. Frantziako zein Espainiako estatuek ez dituzte bermatzen gure oinarrizko eskubideak. Astero ikusten dugu, salbuespeneko legeen eta salbuespeneko epaitegien bitartez, bi estatuek euskal herritarren eskubideak urratzen dituztela. Euskal herritarrak ez gara bizi zuzenbide estatu batean, ez baitago, inposatu egin den eta indarrean dagoen legediaren arabera, demokraziarik euskal herritarrentzat. Udalbiltzaren erakunde adierazpena, “Jarrai/Haika/Segi” auziaren gaineko epaiaren karietara (2007-02-07)[ alorrak: Udalbiltza ]
"Espainiako justiziaren azken erabakiek argi utzi dute ez dagoela demokraziarik euskal herritarrentzat. Hori dela-eta, behar-beharrezkoa dugu salatu baino gehiago egingo duen beste esparru bat". Euskal Herriko bizitza epaileen esku dago aspaldian, baina, azken asteetan izaniko ezohiko hainbat auzi dela-eta Justiziari buruzko eztabaida nabarmen piztu da. Bitxia bada ere, epaileek Euskal Herriko egoera zenbateraino baldintzatzen duten baino gehiago, epaileen erabakiak kritikatu egin ote daitezkeen bilakatu da eztabaidagai nagusi hedabideetan: epaileek merezi duten errespetua, epaileen alderdikeriarik eza, epaileei presio egiteko estrategiak... |