banner

Bai Euskal Herriari: "Milaka herritarrek EHNAz bozkatu ahal izan zuten" (2007-05-30)

[ categories: Udalbiltza ]

UDAL ETA FOR HAUTESKUNDEAK HEGO EUSKAL HERRIAN: EUSKAL HERRITAR GISA EHNArekin BOZKA EMATEKO DEIALDIAK IZAN DUEN ERAGINAREN INGURUKO BALORAZIOA.

Maiatzaren 27an hego Euskal Herrian ospaturiko hauteskundeetan MILAKA HERRITARREK, ESKUBIDE OSOKO EUSKAL HERRITAR GISA EHNArekin BOZKA EMAN AHAL IZAN DUTE.
Ehunka hautes mahaietan, normaltasunez eman dute bozka milaka euskal herritarrek.
INOIZ BAINO OZTOPO GEHIAGO aurkitu dituzte euskal herritar gisa EHNArekin agertuaz bozka eman nahi izan duten herritarrek.
- Zirkular bereziak mahaietako lehendakariei, PP eta PSOEko interbentoreen presio eta mehatxuak, poliziaren presioa eta Guardia Zibilaren hatsa sufritu dute Udal eta Foru hauteskunde hauetan hautes mahaietako partaide izatea tokatu zaien herritarrek, bai eta beren bozka ematera gerturatu diren milaka euskal herritarrek ere.

DATU BILKETARI GAIN BEGIRADA
- Datu orokor gisa 123 herrietako datuak dituzue esku artean, 585 hautes mahai baino gehiagotan EHNArekin bozkatu ahal izan dute normaltasunez. Datu hauek erreferentzia.
- 123 herrietatik 70 herri baino gehiagotan normaltasun osoz bozka eman ahal izan dute EHNArekin hautes mahai guztietan.

ESKUBIDE URRAKETAK eta GERTAERA LARRIAK
ANDONI TXASKO Asociacion Victimas del 3 de marzo elkarteko bozeramalea ere EHNArekin bozka ematen saiatu zen, baina mahaiko lehendakariak euskal herritar gisa agertzeko eskubidea ukatu zion.

ANTSOAINen (Nafarroa Garaia) Guardia Zibilak EHNArekin bozka eman zuten bi pertsonen aurkako salaketa jarri zuen Junta Elektoralaren aurrean. Ustez hautes legediko 144. artikulua hausteagatik, BOZKATZERAKOAN EHNA ESKUAN zioten afitxak jartzeagatik ere salatu dituzte.

ALGORTAn (Bizkaia) eta ASPARRENAn (Araba) EAJ-PNVko interbentoreen presio eta mehatxu gogorren ondorioz mahai askotako lehendakariek amore eman eta DNI espainiarra agertzera behartu zituzten, EHNA eskuan bozka ematera gerturatzen ziren euskal herritarrak.

PASAIA ANTXOn (Gipuzkoa) BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak aurreko hauteskundetan egin zuen modura 50renbat herritar bildu zituen EHNA eskuan argazki bat atera asmoz. Argazkia atera ondoren guztiak batera EHNArekin bozka ematera joatea zen helburua. Argazkirako biltzen ari zirela, Ertzaintzaren furgonetak agertu dira eta jendea banatu arazi dute pertsona bat identifikatuaz.

HERNANIn (Gipuzkoa) BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak aurreko hauteskundetan egin zuen modura 50renbat herritar bildu zituen EHNA eskuan argazki bat atera asmoz. Pasaian antzera, Ertzaintzak Bitteri kultur etxearen aurrealdea hartu zuen argazkia eragotzi asmoz, halere kasu honetan ez zuen lortu eta Hernanin arazorik gabe atera ahal izan zuten argazkia herritarrek eta ondoren guztiak batera EHNArekin bozkatu ahal izan zuten.

ESKUBIDE URRAKETAREN ARDURADUNAK
- PP-PSOEko ordezkariak: hego Euskal Herri osoan Mahairik mahai ibili dira EHNA onartua izan ez zedin. Normalean, mahaiko partaideak ( bereziki lehendakariak) presionatu eta gehienetan mehatxatu dituzte. Isunak, inpugnazioak eta atxiloketa mehatxuak egin dizkiete mahaietako lehendakariei.
- HAUTESKUNDE BATZORDEAk ohiko gida liburuaz gain, zirkular bereziak banatu dituzte EHNA onartua izan ez zedin. Hautesleku askotan sarrerako atean itsatsi zituzen EHNA ez zutela onartuko zioten orriak.
- EAJ-PNVko ordezkariak: Orokorrean Algorta eta Asparrengo salbuespena kontutan izanik ere, beren jarrera aldatu dutela esan dezakegu. Hala ere hemen duzue EAJ-k hainbat herritar erabili duen jarrera irizpidea zehazten duen orria. Garbi ikus dezakezue EAJk euskal herritarron eskubideen defentsa besteren teilatura botatzen duela.
BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimenak gogor salatu nahi ditu eskubide urraketa guzti hauek:
- AUKERA GUZTIAK ezin izan dute parte hartu hauteskundeetan. Hainbat alderdi, hautes zerrenda eta plataforma ilegalizatuak izan dira. Gure aburuz oso larria da 15000 herritar baino gehiago fitxatu eta beren eskubide zibil eta politikoak ezabatzeko saiakera.
- BERDINTASUNEAN ospatu ezin izan diren hauteskundeak izan dira. Aukera politiko guztiak parte hartzerik ez izateaz gain, parte hartzeko zirrikizua izan dutenek ere ezin izan bait dute parte hartu aukera berdintasunean.
- INPOSAKETA eta PRESIOA nagusitu dira, aukera politiko guztiak berdintasunean aurkezteko eskubiderik izan ez dutelako. Horrez gain, euskal herritarroi gure naziotasuna ukatu eta espainiar nortasuna inposatzeko saiakerak amaigabeak izan dira. Hori lortzeko, hautes mahaietako lehendakariak jarri dituzte jopuntuan.
- EUSKAL HERRIAK BIZI DUEN GATAZKA bere gordintasunean bizi izan dugu maiatzaren 27ko hauteskundeetan. Euskal Herriaren ukazio eta euskal herritarron izate eta nortasuna ezabatu eta zapaldu nahi izan bait dute. Egoera honek beste behin, Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa gainditzeko konponbide prozesuaren beharra azpimarratzen du.

Amaitzeko, BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimenaren izenean EHNArekin euskal herritar gisa bizitze aldera emaniko pausu garrantzitsu honegatik euskal gizartea zoriondu nahi dugu. Inoiz jasaniko oztopo handienak jasan arren EHNA eskuan aurrera egitea lortu dugulako.

Euskal Herrian, 2007ko maiatzaren 30ean