AMERIKETAKO DIASPORATIK, NAZIO EZTABAIDA GUNEAREN ADIERAZPENA(2007-09-26)[ categories: Udalbiltza ]
Montevideon, 2007. urteko irailaren 15ean, Nazio Eztabaidaguneko Amerikako Mahaia bildu da, etorkizuneko jarduna eta Euskal Herriko egoera politikoa eta soziala aztertzeko asmoz. Hori dela-eta, sinatzaileek zera adierazi dute Elkarlanean aritzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dugu, indar abertzaleen arteko elkarrizketa lehengoratzen lagunduko duten bide guztiak urratzearren. Izan ere, ziur gaude euskal gatazka politikoan Espainiako eta Frantziako estatuak eta euskal nazioa daudela nahasita, eta haren jatorria politikoa dela, baita hura konpontzeko bide bakarra elkarrizketa dela, inolako tutoretza edo inposiziorik gabeko elkarrizketa, euskal herritarrek euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea ez hutsaltzeko, eskubideen jabe politiko diren aldetik. Diasporako kide guztiak Euskal Herriko erakunde politiko, sozial eta kulturalekiko konpromisoa adieraztera bultzatzen ditugu, herrikide askok bai Euskal Herrian, bai diasporan euskal gatazka konpontzen laguntzeko egiten dituzten ahaleginak babestera, normalizazio politikoa eta, hartara, bakea lortzeko, behin betiko. Uste dugu estatu burujabe izan nahi duen nazioak argi eta garbi izan behar duela Euskal Herriko herritar guztien giza eskubideak eta eskubide politikoak, sozialak eta kulturalak indarrean izan daitezen bermatu egin behar dela. Konpromisoa hartu dugu abertzaleen batasunaren alde lan egiten jarraitzeko, eta espero dugu egunotan alderdi abertzaleetan izango diren eztabaidak emankorrak eta aberriaren mesedetarako izango direla. Ildo horretan, lan aktiboa egingo dugu Udalbiltzaren batasuna lortzeko, hura baita Euskal Herriko ordezkaritza politiko osoa biltzen duen erakunde bakarra. Azkenik, bazterketarik gabeko elkarrizketa politikoa hasteko garaia dela deritzogu, ahal dela, inolako indarkeriarik gabe. Izan ere, gure burujabetasun nahia hitza euskal herritarrek dutenean gauzako da, galdeketa demokratiko baten bitartez. Horretarako, baina, gure jardunaren batasuna bermatu behar dugu. .César Arrondo: Miembro de EA de Argentina |